Zerbitzu Operarioa

Resumen

Localización

Area

Tipo de contrato

Fecha de publicación

02-11-2025

Descripción de la oferta

Laburpena Nork eskaintzen du?: Albizurko udala Lehiaketa: Zerbitzu Operarioa. Lanpostua: Zerbitzu Operarioa. Plaza-kopurua: 1 Mota: Lan-kontratu finkoa Kontratu-mota: Lan-kontratu finkoa Titulazioa: Eskolatze-ziurtagiria edo baliokidea Hizkuntza eskakizuna: 1. hizkuntza-eskakizuna Beste baldintza batzuk: 1. Betekizun orokorrak. Albizturko Udalaren zerbitzura sartzeko deitutako hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte lanpostuaz jabetu arte, bai eta oinarri espezifikoek adierazten dituztenak ere: a) Nazionalitatea: Oro har, eskala eta azpieskaletarako hala erabakitzen den deialdietan izan ezik, horietan nazionalitate espainiarra duten hautagaiek soilik parte hartu ahal izango baitute, eta horrela adieraziko baita dagokion deialdian, honako hauek eskatuko dira: — Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko gainerako estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea. Era berean, espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako herritarren ezkontideak ere parte hartu ahal izango dute, nazionalitatea edozein dela ere, eta kasuan kasuko tratatuak hala aurreikusten duenean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den estaturen bateko nazionalitatea dutenek ere bai, betiere zuzenbidetik bereizita ez badaude. Era berean, baldintza berberekin parte hartu ahal izango dute haien ondorengoek eta haien ezkontidearen ondorengoek, hogeita bat urtetik beherakoek edo adin horretatik gorakoek, baldin eta haien kontura bizi badira. b) Adina: hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez gainditzea. c) Titulazioak: Eskatzen den titulazioa izatea edo titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzea, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dena, eta hori guztia «titulazio-eskakizunik gabeko lanbide-taldeak» osatzen dituzten E taldeko plazetarako ezartzen denaren kalterik gabe. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen eremuan lanbide-kualifikazioa aitortu zaien izangaiei. d) Gaitasun funtzionala: lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Hori egiaztatuko dute mediku-zerbitzuek, praktiketako funtzionario izendatu aurretik, hargatik eragotzi gabe azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea. Hautaketa-prozesuan zehar Epaimahai Kalifikatzaileak beharrezkotzat jotzen badu, horretarako izendatutako espezialistei edo aholkulariei eskatu ahal izango die desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupoan parte hartzen duten izangaiei baldintza hori betetzen dutela egiaztatzeko behar diren proba eta azterketa medikoak egin diezazkieten, lortu nahi duten deialdiko plazetan egin ohi dituzten jarduerei dagokienez, hautaketa-prozesua amaitu arte itxaron beharrik gabe. e) Gaikuntza: diziplina-espediente bidez edozein herri-administrazioren zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial baten bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea, bananduta edo desgaituta dagoen funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, enplegu publikora sartzea baldintza berberetan eragozten duenik. f) Ezintasuna edo Bateraezintasuna: indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, araudi horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita. g) Hautaketa-prozesu bakoitzerako eranskin eta/edo oinarri espezifikoetan berariaz finkatzen direnak. Deialdian parte hartzen dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte. Era berean, izendapenaren unera arte eduki beharko dira horiek guztiak hautaketa-prozeduran zehar, d) atalean, gaitasun funtzionalari buruzkoan, adierazitakoa izan ezik. Hori dagokion zerbitzu medikoek egiaztatu beharko dute izendapena egin baino lehen. Aurrekoa gorabehera, prozeduraren edozein unetan epaimahaiak izangairen batek deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituela jakinez gero, deialditik kanpo utziko da, interesdunari entzun ondoren, eta egun berean horren berri emango zaio hautaketa-prozesua deitu duen agintariari. izendapena. Aurrekoa gorabehera, prozeduraren edozein unetan epaimahaiak izangairen batek deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituela jakinez gero, deialditik kanpo utziko da, interesdunari entzun ondoren, eta egun berean horren berri emango zaio hautaketa-prozesua deitu duen agintariari.

Compartir en Redes Sociales

Cómo inscribirse

Para obtener más información y suscribirte, haz click aquí